ARTEA

Nafarroako “arte eta landartasuna”

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako landa ingurunean kultura-ekintzako proiektu berritzaileak sortzeko helburuz, Landarte, Nafarroako arte eta landartasun programa antolatu du. Bertan, lurra  izango da protagonista, eta Nafarroako landa ingurunean herrietako jendearekin batera egingo da. Programan, hainbat  jarduera artistiko beste osagarri batzuekin uztartuko dira, tokian tokiko artistek lagundurik.

Proiektuaren deskripzioaren arabera, “ideia berritzaileak eta talde-lana batzen direnean balio kultural handiko obra bereziak sortzen dira eta herritarrak haiekin identifikatuta gertatzen dira. Lan horiek herriko ondare kulturalean txertatzen dira, eta herriari diru-sarrera ekonomikoak ekartzen dizkioten bisitariak bereganatzen dituzte. Sentsibilitatea eta emozioa eta nortasuna eta erkidego-sentimendua dira programa horrek Nafarroako erkidego txikietan muinetaratu nahi dituen balioak. Artisten sormenetik abiatzen diren eta herri txikietako biztanleen ekarpenekin aberasten diren proiektu prototipo txiki hauek, komunitatearen ongi izatean eragin zuzena dute eta aldi berean landa garapenean, ekonomian eta identitatearen motor bilakatu egiten dira”.

Egitasmoa Artaxoa, Ezkaroze, Petilla Aragoi, Mañeru, Aurizberri, Uharte Arakil, Eugi, Monteagudo, Eslaba, Sartaguda, Iguzkitza/Azketa, Orbaibar, Sesma, Zuñiga eta Galipentzu herrietan gauzatuko da.

Ekimenaren gaineko zehaztasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button