MUSIKA

Zazpi rock talde arituko dira Saratxorock jaialdian

Saratxorock jaialdian joko duten zazpi taldeak honako hauek dira: La Omega & DJ Rubi Real (19:00); No Komply (20:00); Shah mat (21:00); Kolico (22:00); Stupenda Jones (23:30); No Relax (01:00), eta Seiskafes (02:45). Zaramilloko frontoian joko dute.

Taldeei dagokienez, No Relax Iruñetik datoz eta hardcore eta punk doinuak jorratzen dituzte; Seiskafes, berriz, Valladolid hiriko zortzikotea da eta bere jarioan estilo anitzen fusioa antzematen da, hala nola hardcore, funk, metal eta reggae estiloak; Olaztiko Stupenda Jones bandak, aldiz, punk rocka jotzen du; Kolico valentziarrak dira, eta punk eta hardcore estiloetan bustitzen dituzte euren kantuak.

Jaialdian Zaramilloko ordezkariak ere izango dira, Shah Mat rock koadrila, hain zuzen. Rap estiloak ere bere tokia izango du jaialdian La Omega & DJ Rubi Real bikote gasteiztarraren eskutik. No Komply, azkenik, Zallako skate-punk laukote gaztea da.

Saratxorock jaialdiari buruzko xehetasun guztiak euren blogean jasotzen dira.

Envios Rebeldek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button