BERTSOTAN

“Zazpi ebidentzia birjaiotzarako” Amurizaren lan berria

Gaur goizean, Lasarteko Villa Mirentxun, Xabier Amurizak Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (Lanku) liburu berria aurkeztu du.

Egilearen hitzak hartu ditugu oinarri jakiteko zertan den lan berri hau: “Euskara batuaren bigarren jaiotza-ri jarraipena emanez, bidezko eta beharrezko iruditu zait bertsio zentratuago bat ematea, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz. Azken batez, gai horietantxe baitakust euskararen norabidearen gako erabakiorra. Arazo nagusiok ebidentzia moduan aurkezten ditut, halakoxeak direla uste dudalako: ebidentziak. Ebidentzien aurrean, jarrera bakarra dago: onarpena ala ezezpena. Har ala utz. Bitarteko eztabaidak ez du onura handirik”.

Lan berri honetaz hainbat hitzaldi eta aurkezpen berezi egingo dira datozen asteetan. Hala, urriaren 17an, Baionako Euskal Museoan egongo da Amuriza; urriaren 18an, Donostiako Intxaurrondo auzoan, Larrotxenean; urriaren 22an. Bilboko Plaza Barriako Euskaltzaindiaren egoitzan; urriaren 23an, Gasteizko Aldabe Gizarte Zentruan; azaroaren 20ean, Zaratamoko Arkotxan, eta azaroaren 29an, Tolosako Kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button