BESTELAKOAK

“Harrotasuna eta Aurrekuzkuak”, irakurketa publikoa

Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak Irakurketa Publikoaren bi saio antolatu ditu Gipuzkoa Plazako Liburu Azokan jarriko duen informazio gunean.

Hala, eguerdiko saioan, 13:00etatik 14:00etara, norberak aukeratuko du irakurri nahi duen liburuaren zatia; arratsaldeko saioan, aldiz, 1813an argitaratu zen Jane Austenen Harrotasuna eta Aurrekuzkuak liburuaren atalak irakurriko dira. Ana Isabel Moralesek euskaratu zuen lan hori, eta Ibaizabal argitaletxeak plazaratu 1996an.

Honela dio Ana Isabel Moralesek euskarazko bertsioaren hitzaurrean, “nobelako lehen esaldian erakusten zaigunez, egia unibertsaltzat jotzen diren gauzak gutxi batzuen uste interesatuak besterik ez dira izaten, eta puntu horretatik abiatuta Jane Austen bere ironia disparatzen hasiko da, norabide askotan eta erruki gabe, ironizatzaileak ere ironizagarriak direla frogatuz”.

Garabat galerian, ipuin-kontalaria

Bestalde, eta ospakizun bera dela-eta, Bilboko Garabat arte galeriak hirutik sei urtera bitarteko umeentzako ipuin-kontalari saioa ondu du apirilaren 23an. Bego Alabazan bilbotarrak kontatuko ditu. 1996an geroztik, ahozko narrazioan dihardu, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Hitzordu 18:00etan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button