IKUS-ENTZUN

“Zauria(k)”, izendatzen ez dena ez da ikusten, eta ikusten ez dena ez da existitzen

Zaurgarritasuna, zaintzak, ondoezak, kolektibotasuna, bazterrak, generoa… Zer da eromena?

Hori guztia ardatz bilakatzen da Isabel Saez Perez, Iker Oiz Elgorriaga eta Maier Irigoien Ulaiar hirukoteak sorturiko Zauria(k) izeneko ikus-entzunezko lanean.

Zauria(k) proiektua, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta 9 emakumeren errealitateak barne hartzen dituenak. Izendatzen ez dena ez da ikusten,  eta ikusten ez dena ez da existitzen. Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko.

Dokumentala etxeraturik egon beharreko egoera honetan, Vimeo plataforman ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu