LITERATURA

“Zarrakamalda” komikia aurkeztu du gaur Mattinek

Iñaki Martiarena Mattinek (Donostia, 1967) Zarrakamalda (Txalaparta) izenburuko komikia aurkeztu du gaur Donostian. Komikiak hauxe kontatzen du: “Lokatzak, liburu honetako protagonistak, euro txanponak sartu ditu etxeko lorontzietan eta egunero ureztatzen ditu; 50 euroko landareak jaioko direla dio”. Marrazkilariak egin duen estreinako komiki-lan luzea.

Inguruaren erasoa jaso duen pertsonaia baten kontakizuna da. Argitaletxearen arabera, “Ingurunearekin eta ingurukoekin harreman ezberdin bat garatu nahi duen pertsona baten bidaiaren kronika da komiki hau; itxaropentsua batzuetan, ilun-iluna beste batzuetan, umoretsua sarri eta etsigarria maiz. Izerdia, amorrua eta garagardoa darie orrialde hauei”.

Mattinek komikia ez ezik, bestelako sormen-arloak ere jorratu ditu: ilustrazioa, jende aurreko saioak, tailerrak… “Ezaguna da, adibidez, euskarazko prentsan egindako umore grafiko lana”.

Informazio gehiago: txalaparta.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button