MUSIKA

Zarauzko Udaberri Fest, mundiala

 

Joan den apirilaren 29an hasi zen Zarauzko Udaberri Fest musika jaialdia musikaz bustiriko bertso saioarekin, eta Deloreanen kontzertuarekin. Musika festak, baina aurrera darrai era oraindik hamaika hitzorduz gozatzeko aukera dago.

Hala, asteburu honetan bi kontzertu interesgarri izango dira: batetik, Anje Duhalde & Txomin Artola musikariak arituko dira ostiralean, hilak 6, Kantautore gaua lelopean. Bestetik, larunbatean, hilak 7, rock kontzertu oparoa izango da. Hala, oholtzan honako talde hauen emanaldiak ikusi ahal izango dira: Berri Txarrak, Esne Beltza, Gatibu, Skasti, Mantisa eta Intro.

Udaberri Festek ekainaren 24ra bitartean iraungo du. Azken data hori iritsi arte beste lau zita interesgarri izango dira: hilaren 28an, Oreka TX, Kukai eta Amaren Alabak; ekainaren 3an, Gose eta Zea Mays; 17an Sorkun eta Fangoria; eta, azkenik, 24an The Uski´s & Nena Daconte.

Musika egitarau zabal eta interesgarri horren xehetasun guztiak ekimenaren webgunean jasotzen dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button