BESTELAKOAK

Zarauzko “Euskal Jaiak” gori-gori

Atzo, Gora ta gora beti herriko taldeen emanaldiarekin, kostaldeko Zarautz herrian Euskal Jaiak hasi ziren.

Gaur ere programazio potoloa duzue handik bazabiltzate, izan ere, 20:30ean, Modelo Aretoan, Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketa jokatuko da. Ostiralean dantzak ere izango dira protagonista Bikote Gazteen Dantza Txapelketarekin. Egun berean, 22:00etan, Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XXXIX. Lizardi Saria gauzatuko da. Ekitaldi berean XXXI. Basarri Saria Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa izango da.

Larunbatean, XXVII. Aurresku Txapelketa, VIII. Soinu Zahar Txapelketa eta Binakako Dantza Txapelketa jokatuko dira. Gauean, Txoriak dantza ikuskizuna programatu da, Dantzaz konpainiaren eskutik.

Datorren asteko asteazkenera bitartean, musika, kalejira, dantza, txistulari, trikitilari, dultzainero, pilota partida, herri kirol, bertsolari eta bestelako kontu ederrekin gozatzeko aukera paregabea egongo da Zarautzen. Gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button