BESTELAKOAK

Zarautzeko Modelo Aretoa, kulturarako gune berria

Gaur 12:00etan, herriko eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortu den Zarautzeko Modelo Aretoa eta bertan datozen hilabeteetan antolatuko den egitaraua aurkeztuko ditu Zarautz Kulturak.

Azken hamarkada luzeetan Cine Modelo izan dena, 1917ko eraikinaren baitan kokatuta dagoen aretoa da, etxebizitzak eta zinema hartu izan dituena.Hainbat mugimendu estetikoren isla da, eta zinemaren etxaurrean klasizismoaren zantzuak atzeman daitezke. Eusko Jaurlaritzak babestutako eraikinen artean sartu zuen 1994an, Zarauzko Hiribilduaren Talde Monumentala bezala zehaztutako eremuan.

Gaur aro berri beti ekingo dio. Eta bere barruan ekimen kultural deznete programatu dira datozen asteetarako.

Hala, azaroaren 18an Barrura begiratzeko leihoak filma eskainiko da 17:30ean, eta Txaber Larreategi zuzendariarekin solasaldia egongo da gero. 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan Bertha Gaztelumendiren Tximeleta burdinan dokumentala pantailaratuko da.

Eta hil hau amaitzeko Javier Muguruzak kontzertua eskainiko du.

Abenduan denetarik egongo da: Arra arraroa eta Stereo antzezlanak (abenduak 2); Zarautzen hitz egiten diren eremu urriko hizkuntzei buruzko dokumental laburra eta etorkinekin solasaldia Euskararen ispilutik, munduko hizkuntzetara lanaren bidez (abenduak 3); Urte berri on amona, Hamaiketakoa, Amona Putz eta Taxi film laburrak (abenduak 4); gitarra kontzertuak (abenduak 6 eta 8); desobedientzia zibilari buruzko dokumentala Ziztadak-Tábanos (abenduak 9); eta La naranja mecánica (abenduak 14) Aurresku zaharra (abenduak 15), Gazta zati bat (abenduak 16) eta Morir de día (abenduak 23) filmak ere pantailaratuko dituzte.
Azken egunean (abenduak 30), Zu Zarautz zikloaren baitan, Zarautzi buruzko lehen hiru dokumentalen estreinaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button