Mendi, Iñaki Astiazaran eta Juantxo Egañaren obrak ikusteko aukera egongo da Zarautzeko Ispilu arte galerian, uztailaren 3ra bitartean.
Galeria horretan pinturak, eskulturak eta argazkiak paratu dituzte artistok.
Mendi lekeitiarrak, batez ere, paisaiak pintatzen ditu; Iñaki Astiazaranek egurrezko eskulturak egiten ditu eta Juantxo Egaña donostiarrak, kulturarekin zerikusi zuena duten hainbat pertsonaiaren argazkiak eskegi ditu, tartean, Jorge Oteiza, Joan Mari Irigoien, Josean Artze, Bitoriano Gandiaga, Julia Otxoa eta Jose Luis Zumeta.
Uztailaren 3ra bitartean, Zarautzeko Ispilu arte galerian.