ARTEA

Zaratarik gabeko irudiak

Bergarako Aroztegi aretoan, uztailaren 4tik 20ra bitartean, Juan Antonio Palaciosen argazki erakusketa zabalduko da. Gaur, uztailaren 4a, arratsaldeko 19:00etan izango da inaugurazioa.

Paisaiak, erretratuak edota txoko isilak harrapatzen ditu Eibarreko argazkilari honek, maisutasun handiarekin.

Bergaratik igorri diguten katalogoan hausnarketarako ele hauek topatu ditugu: “Inoiz argazkirik egin ez duenak argazkilari bat ikusten duenean pentsatzen du badakiela zer ari den erretratatzen, hori, aurrean duena. baina dantzari batzuk inguratuz ikusten duenean, kirolari bati begira edo desfile bati jarraituz pentsatzen dut: Zer ikusten du? Zer bilatzen du?

Argazkilariak berak dakien zerbait da, edo batzuetan hori ere ez, susmoa besterik ez du, hor argazki bat egon daitekeen susmoa.

Palaciosi ez zaio zarata sortze gustatzen, nahiago du hiritik irten eta naturan jartzea bere begirada. Hor dena sartzen da, enkoadraketa barruan dena sartzen baita. Bere argazkietan kolorea dago eta zuri-beltza ere bai, pertsonak eta paisaiak daude, tentsioa dago eta bakea, edertasuna eta galderak ere bai. Eta hori guztia jasota dago paperean, karratua da, klik bat da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button