BESTELAKOAK

Zineuskadi eta Zinemaldia

Zineuskadik Zinemaldiaren 60. edizioko 5 filmekin hasiko du denboraldia. Hala, Freddy Igeldegi (Orla Frosnapper) animaziozko pelikula suediarra euskaraz estreinatuko da Principe Zinemetan haur-atalaren barne.

Horretaz gainera, El Hipnotista, To say goodbye, Pura Vida eta El Chef (Comme un chef) komedia frantsesa, Zinemaldiaren atal ezberdinetan proiektatuko dira. Film hauek euskaraz ikusteko aukera eskainiko du Zinema Euskarazko programak bere estreinaldi berrien artean.

Zinema Euskaraz programaren nobedadeen artean, zine aretoetan proiektatuko diren euskarazko filmen estreinaldiez gain, DVDen salmenta aurrera jarraituko du bi pelikula berrirekin, haur-ikusleei zuzendutako animaziozko Rio eta Hanburgesa Zaparrada. Udal-zirkuitutako filmen proiekzioak eta streaming-en bidez eitb.com eta kulturklik.net web guneetan filmak doan ikusteko aukerak mantendu egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button