BERTSOTAN

Zallara iritsiko da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an abiatu zen Baigorrin. Baigorrin, Seguran eta Leitzan jokatuko dira lehen hiru saioak, eta larunbatean, Zallako Saioa Mimetiz pilotalekuan izango da laugarren final laurdena, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Eneko Abasolo Abarkas, Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita.  Betiko lez, saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da, azaroaren 12an, Durangon jokatuko den saiorako.

Igandean beste hitzordu bat egongo da Zumaian. Hauxe da oholtzaratuko den seikotea: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal.

Zallako eta Zumaiako saioen, bertan parte hartuko duten bertsolarien zein Txapelketa Nagusiaren inguruko xehetasun guztiak www.bertsozale.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button