BERTSOTAN

Zaldibarren jokatuko da BBTko azken kanporaketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udagoieneko faseko bosgarren eta azken kanporaketa azaroaren 5ean jokatuko da Zaldibarko Olazar frontoian, eta bertan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan.

Zaldibarren, 17:30etik aurrera, sei bertsolari ariko dira kantuan: Beñat Romero, Beñat Vidal, Eneko Arrate, Igor Menika, Nerea Ibarzabal eta Peio Ormazabal.

Zaldibarko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Saio hori amaituta, hauek dira finalaurrekoetako datak: azaroaren 19an, Markina-Xemein; azaroaren 27an, Basauri; eta abenduaren 3an, Larrabetzu. Finalaurrekoen ostean finala jokatuko da, abenduaren 17an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button