ESZENA

Schubert-en azken amodioa, Irunen

Los Rotos antzerki taldeak El ultimo amor de Schubert antzezlana taularatuko du, bihar, hilak 17, Irungo Kabigorri ateneoan, 19:30ean. Obrak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu.

Schubert musikari klasikoaren eta bere bizitzaren azken partean ezagutu zuen Tod amorantearen arte harremana jorratzen du antzezlanak. Kutsu intimoko lana da. Taula gainean elakrrizketak eta bakarrizketak entzungo dira, txelo baten hotsekin jantziak.

Osmar Vázquez Claro (Cuba,1962) aktorea sartuko da musikariaren azalean, eta Nia Acostak (Errentería, 1976) Tod izango da.
Obra Ángel Mario Fernández argentinarrak idatzi du, eta Fernando Caballero Tamayo lasartearra zuzendaritzaz arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button