ESZENA

Zabalik dago ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko lehiaketan izena emateko epea

Abenduaren 15era arte dago zabalik ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko 2019 Jaialdian lan laburren lehiaketan parte hartu nahi duenak bere lanak aurkezteko epea.

Lan laburren lehiaketa 2019ko maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitartean egingo da Bilbon eta  Barakaldon.  Hala, bertan  parte hartzeko interesa duenak ACT Jaialdiko wegbunean eskuragarri duen galdetegia bete beharko du abenduaren 15a baino lehen. Lehiaketarako  oinarriak eta Informazio guztia hemen.

ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiak hamabosgarren edizioa beteko du aurten eta  mundu osotik etorritako artista eta sortzaile berrien proposamen eta lan berriak eskaintzen ditu, “etorkizuneko eszena berridazten ari diren artisten proposamenak”, antolatzaileen esanetan.

Jaialdiak “arte biziekin” esperimentatzeko lau egun eskaintzen ditu eta hainbat ikuskizun proposatzeaz gain,  ikastaroak edota hausnarketa saioak ere antolatzen ditu. Hala,  Guggenheim Bilbao Museoa, Kafe Antzokia eta Barakaldo Antzokia, proposamen berriekin jantziko dira beste behin ere ACT Jaialdiarekin.

ACT_2018_TEASER from BAI Antzerki Eskola on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button