ESZENA

Zabalik da Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea

Urtero egiten duen bezala, apirilaren 13tik 18ra bitartean, antzerkiarekin zoratzen dabilenari dei egiten dio Artedrama Euskal Laborategiak,  “Pazko Astea gurekin pasatzeko gonbitea luzatuz”.

Aulesti herrian dago kanpamentu nagusia, edo “arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea”. Bertan, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaldu nahi dute espazio bat, eta horretarako, “Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu”.

Nortzuk dira horiek? Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez eta Olatz Beobide adituak.
Eta zer dela eta antolatzen da ekimena? “Aberatsa da oso gure eszena, eta urtez urte euskal antzerkiak sentsazio eta gogoeta berriak sorrarazten dizkigu. Urtez urte eginiko lanaren emaitzak fruituak eman ohi ditu eta zorteko gara, gure mundua sortzen baikabiltza, talentu handiz hornituriko artistak bidelagun ditugula. Era horretan, aurten ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu”.

14 leku besterik ez daude, hortaz, interesa izanez gero eman izena info@artedrama.com  webgunean, edo 636 55 22 44 telefonora deituta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu