ESZENA

Zabalik da Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea

Urtero legez, Pazko Astean, Artedrama Euskal Laborategiko XIV. edizioa egingo da eta betiko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dute. Bertan izena emateko epea zabalik duzue.

Laborategiko antolatzaileek bidali diguten oharrean hauxe diote: “Arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da Aulestikoa; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen den gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 5 irakasleren tailerrak prestatu ditugu.
Eztabaidez ari garela, Artedraman bada denbora kezkatuta gaudela gure arloan emakumeok dugun ikusgarritasun faltarekin… Eta pentsatu dugu: ba aski, hasi behar gara etxetik, eta momentua da merezitako lekua emateko. Horregatik, 2019ko edizioan, gurekin izango ditugun irakasle guztiak emakumeak dira, euskal eszenan ekarpen ederrak egiten ari diren sortzaileak; hauexek: Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua eta Iraia Elias. 14 leku besterik ez dauzkagu, hortaz, gehiegi luzatu gabe, jarri gurekin harremanetan eta eman izena!”

Aurtengo laborategiaren  gaineko xehetasun guztiak: Adel 19.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button