ESZENA

XIV. Dantza Zirkuituarekin “Biopiracy” eta “Piedra” ikuskizunak larunbatean

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Sarearen bidez antolatutako ekimena bi proposamenekin dator larunbatean. 

Biopiracy, Ziomara Hormaetxe konpainiaren koreografia ikuskizuna eskainiko da Arrasateko Amaia Udal Antzokian, larunbatean, hilaren 27an, 19:30etan.

“Etorkizuneko gizarte utopiko batean, gizakien emozioak, sentimenduak deuseztatuak izan dira. Zer gara errealitatean? Gizakia, bere genetika kodigoa besterik ez da ? edo zeozer gehiago?”, azaltzen du Ziomara Hormaetxek bere ikuskizunari ereferntzia egiteko.

Hormaetxek, 2012an eratu zuen bere kolektibo propioa: Cía Ziomara Hormaetxe. Eta geroztik,  hainbat ekoizpen burutu ditu, esaterako, La noche se posó con las alas rotas (2008), Tan_tak (2012), K-otica (Eusko Jaurlaritzak subentzionatua, Koreografo Gazteak-2013), K-otica in progress (2014), veste batzuen artean.

Eta Donostiako Gazteszenan,  larunbatean ere, Cielo Raso konpainien eskutik, Piedra ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 20:00etan.

Teatro de Açucar (Brasil) eta Cía. Igor Calonge (Espainia) konpainien interes artistiko, pedagogiko eta sozialen elkarketatik sortu zen Cielo Raso konpainia gaztea. Hizkuntza, ikerketa eta produkzioak trukatuz, sorkuntza-gune bateratua eratu zuten. Bat-egite horren emaitza Espainian eta Brasilen gauzatutako antzerki-lanak, dantza-lanak, ikastaroak eta lantegiak izan dira.  Konpainiak hainbat formatutako 8 ikuskizun ekoiztu ditu 8 urteko lankidetzaren bidez. Taldearen bereizgarriak indar interpretatiboa eta emozionala, kalitate teknikoa eta gorputz osoaren ikerketa zorrotza dira.

XIV. Dantza Zirkuituaren aurtengo edizioak, 84 emanaldi programatu ditu EAEko 28 agertokitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button