BESTELAKOAK

Zabaldu da Nafarroako Arteen Merkatuaren “948 art” erakusketan parte hartzeko deialdia

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta topaketa profesionalen foroak ekimenak, bere erakusketa atalean parte hartzeko deialdia egin du. 948 Merkatua Art 2019 erakusketa-programarako proposamen artistikoen deialdi hau gaur, ekainak 17, zabaldu da eta ekainaren 28ra arte egongo da irekita.

948 Merkatuaren hirugarren edizio hau sorkuntza hibridoaren eta diziplinarteko edukien aldeko apustua izango da, kultur produkzio garaikidean, diziplinen arteko elkarrizketaren bitartez, sormen eta kultur berrikuntza interesgarrienetakoak jasotzen dituena. Aurtengoa azaroaren 20, 21 eta 22an, Iruñean ospatuko da, ohi bezala.

Ekimen hori, Kultura Sailaren Kultura Ekintzaren alorretik bultzatutako Nafarroako Gobernuaren programa bat da. Bi atalek osatzen dute ekimena: 948 art eta 948 Pro, biak profil heterogeneoak eta kulturaren eta artearen arlokoak.

Kultura-sektorearen feria gaztea bada ere, dagoeneko 1.000 profesional baino gehiago bildu ditu aurreko edizioetan. Gainera, arte diziplina askori buruzko 70 emanaldi baino gehiago jaso ditu.

Ekimenaren xede nagusia hauxe da: “profesionalen artean begiradak partekatzea, sinergiak sortze aldera, aurrerapen eta finkapen profesionalak eta ekonomikoak egin ahal izateko”, antolatzaileen esanetan.

Informazio guztia: 948merkatua

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button