Nontzeberri

Zabaldu da Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketan parte hartzeko deialdia

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren XI. edizioan parte hartzeko deialdia egin du dagoeneko. Aurten aukeratutako gaia ‘Neguko gaba’ da eta bai forma zein eduki aldetik interpretazio librean, euskaraz baino ezin izango dira lanak aurkeztu.

Bi sari banatuko dira irabazleen artean. Hala, irabazleak 800 euro eta bigarrenak 500 euroko saria eskuratu ahal izango ditu. Lanak aurkezteko epea azaroak 12 baino lehen, Mungiako Udaleko Herriarentzako Arreta Zerbitzuko bulegoan. (Trobika 1,).

Aurtengo edizioko epaimahaia Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek idazleek osatuko dute eta sari-banaketa azaroaren 30ean izango da.

Olerkizale eta poesiagile berrientzat erreferentzia izateko asmoz sortu zen lehiaketa hau eta aurten ere, aurreko edizioetan izandako arrakasta izatea espero du Udalak. Lehiaketako baldintzen xehetasunak eta informazioa osoa jasotzeko hemen.

Exit mobile version