ESZENA

Zabaldu da Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Sariaren deialdia

Artez Blai Kultur Elkarteak Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Sariaren 2019ko edizioaren deialdia zabaldu du, arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea xede duena.

Hala, doktoretza-tesiak, ikerketa, azterketa, saiakera edota hausnarketa teoriko-praktikoen proposamenak izan daitezke lanak, betiere arte eszenikoei lotuta. Genero eta estilo guztietako diziplinak izan daitezke azterketaren xede: antzerkia, dantza, zirkoa, magia, eta beste edozein arte performatibo; baita  kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak ere.

Edozein euskarri digitalean aurkeztu daitezke lanak, euskaraz zein gaztelaniaz, eta originalak izan beharko dira. Eta saria irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko da.

Lanak aurkezteko epea irailaren 29ra arte dago zabalik eta oinarrien xehetasun guztiak eta informazio osoa, artezblai.com webgunean aurki dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button