MUSIKA

Za! taldeak “Loloismo” diskoa aurkeztuko du Bilbon

Azaroaren 6an, Noiz kultur agendaren festa egingo da Bilboko Hika Ateneoan, 21:30etik aurrera, Za! bikotearen kontzertuarekin.

Za! bikote katalana Japonia, Australia eta Europa barrena ibili da Loloismo lana zuzenean aurkezten. Bikoteak, askotariko estiloak nahasten ditu, metala, hardcorea, erritmo tropikalak, beteriak, tronpetak, gitarrak… emaitza soinu-eztanda dantzagarria eta era berean, harrigarria da. Zuzenean, gainera, bikotearen proposamenak gora egiten du inprobisazioaren bidez.

Noiz agendaren arabera, “Za! zoriontsu egiten zaituen gauzetako bat da. Irribarrea eragiten dizun banda bat, eta norbanako hobe bihurtzen zaituena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button