MUSIKA

Za!, WAS eta Mazmorra taldeek Ambigú tabernaren 15. urteurrenaren festan parte hartuko dute

Bilboko Ambigú taberna ezinbesteko zuloa da musika zaleentzat. Kafe Antzokiaren aurrean kokatua, DJ saio interesgarriak ondu ohi dituzte astebururo, bai eta kontzertuak ere, esaterako, Aste Nagusian. Horretaz gainera, otordu bikainak ateratzen dira bertako eskatzetik.

Bada, ostatu horrek 15 urte bete ditu aurten, eta data berezi horren harira, sekulako festa antolatu dute Kafe Antzokian, 22:00etatik aurrera: Za!, WAS eta Mazmorra taldeak eta Twist eta Shout! disko jartzaileak.

Za! bikote katalanak askotariko estilo eta erritmoak uztartzen ditu, soinu-kaleidoskopio zoroa eta dantzagarria sortzeko. WAS bilbotarrek, bestalde, gorputzak astintzeko elektropop doinuak jotzen dituzte. Bi taldeak Kafe Antzokiko eszenatoki nagusiak arituko dira.

Bi emanaldiok amaitu eta gero, festak goiko solairuan jarraituko du. Kutxa Beltza izeneko gune horretan, Bilboko Mazomarra taldeak giro elektronikoak zabalduko ditu, eta, azkenik, Twist eta Shout! bikotea diskoak jartzen arituko da: soul, funk, R&B, latin soul eta bestelako doinu dantzagarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button