ARTEA

"Yoshitoshi" maisu japonirraren lanak Ondare aretoan

Ukiyo-e, "mundu flotatzaileko margolanak" esan nahi du japonieraz, XVII. mendeko azken zatian Edon (Tokio) garatu zen arte japoniarra, alegia. Mundu flotatzailea ardoaren, Geishen, eta orokorrean, momentua bizitzearen mundua da.

Yoshitoshi-ren margolanak Japoniako historiarekin lotuak daude. Izan ere, 1879 urtean Japon mendebaldera begira zegoen eta tradizioak ahaztu nahi zituen; Yoshitoshi horren aurka zegoen eta bere grabatuak "Japoneko arima salbatzeko" asmoarekin egiten zituen.

Gauzak horrela, mitologia eta erlijioa, tradizioa eta modernitatea edota literatura eta antzerkia jorratzen ditu bere margolanetan, herrialde horretako heroiak, Geishak eta pertsonaia mitologikoak errekuperatuz.

Ikasleek irakaslearen bidea jarraitu zuten eta horregatik hain zuzen ere, erakusketan Yoshitoshi-ren hiru ikasleren lanak ikusi ahal izango dira, tartean, Toshikata bere lehen ikaslearenak. Honen obran literatura eta antzerki japoniar tradizionaletan oinarritzen diren pertsonaiak agertzen dira batez ere.

Yoshitoshi eta bere eskola, Ukiyo-e grabatuak, mundu flotantzaile bateko pinturak, Bilboko Ondare Aretoan ikusi ahal izango da maiatzaren 14tik ekainaren 25a arte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button