MUSIKA

Yo No Se talde britainiarrak erritmo pisutsuak haizatuko ditu Larrabasterran

Datorren ostegunean, urriak 4, Britainia Handiko Yo No Se taldeak Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean joko du, 20:00etatik aurrera. Hirukoteak psikodelia, hard rock eta grunge erritmoak uztartzen ditu.

Bristol hirian eratutako taldea da Yo No Se, izan ere, The Bad Joke, That Ended Well eta Factotum taldeetan aritutako musikariek abiatutako egitasmoa da, hiri bereko Gonga doom talde ezagunaren bateria-jotzaile ohiarekin batera.

Orain arte bi grabazio argitaratu dituzte britainiarrek, biak ala biak iaz plazaratutako zituzten: Soma (Stolen Body Records) iraupen luzeko lana eta bi kantu biltzen dituen The Sleeper Awakes (Greenway Records) singlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button