BESTELAKOAK

Yellow Big Machine, beilegiaren soinua

Bilboko Yellow Big Machine bandak Here Comes the Big Fun (Fiebre Amarilla Records) izenburuko lan berria argitaratu du.

Sergio Gil Parada (baxua), Alvaro Luna Garcia (gitarra), Roberto Villar Santos (bateria) eta Pablo Moreno Rodrigo (gitarra) dira taldeko lau musikariak, eta 2009an, I’m searching for friends euren lehendabiziko lana argitaratu zuten. 2013an, berriz, lau kantuko UPI-APA izenburuko EPa plazaratu zuten.

Orain, Here Comes the Big Fun plazaratu dute; diskoa azal beilegi deigarriarekin jantzita dator, eta beherago, azal horren sortze-prozesu interesgarriari buruzko bideo kuriosoa ikus dezakezue. Diskoa, berriz, CD eta LP formatuetan eskura daiteke.

Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”.

Yellow Big Machinen musika, halaber, Nontzefilmak film laburren lehiaketaren bideo-promoan ere entzun daiteke:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button