IKUS-ENTZUN

Yasujiro Ozu zuzendari japoniarraren filmografia ikusgai, Iruñean

Iruñeko Kondestableko ekitaldi-aretoan zinema-ziklo berri bat antolatu da, kasu honetan, Yasujiro Ozu zuzendari japoniarrari eskainia. Yasujiro Ozuren zine-ondarearen inguruko zikloa Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da. Guztira zortzi film egongo dira ikusgai, martxoaren 9tik maiatzaren 11ra. Inaugurazioaren egunean, Santos Zunzunegui Diez-ek hitzaldi bat eskainiko du: Ekialdeko Haizea.

Yasujiro Ozuren zinema (1903-1963) XX. mendeko arte-garai handietako bat da. 1949tik 1963ra Ozuk hamahiru film luze egin zituen, horiek guztiak lagun mina zuen Kogo Nodak idatzita. Zinegilearen lanen ezaugarri nagusiak honakok dira: gero eta kamera-mugimendu gutxiago erabiltzea; agerraldien artean igarotzeko ohiko mekanismoak baztertzea, eta plano huts gehiago sartzea;  aurrez aurre filmatzea eta elipsiak nabarmenki erabiltzea. Honela definitu ahal da bere teknika: gutxiagoz gehiago egitea.

Larunbat honetan hasiko da zikloa Santos Zunzuneguik egingo duen hitzaldiarekin, eta lehen filma, martxoaren 16an izango da: Primavera Tardía. Zikloa El sabor del sake filmarekin bukatuko da, maiatzaren 11an.

Programazio guztia hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button