ARTEA

Yang Liang argazkilari txinatarraren erakusketa Iruñean

Yang Liang (Guangzhous, Txina) Kantoneko Arte Ederren Akademian lizentziatu zen, baina betidanik maite izan du biziki kazetaritza-argazkilaritza. Argazkilariak ibilbide luzea egin du gaur arte. Besteak beste, Guangzhou hiriko orkestrarekin ibili zen mundu osoan barrena argazkiak egiten 2004 eta 2005 urteetan. Argazkiok Artista kameraren barruan izeneko albumean jaso zituen. 2007 urtean, halaber, Lianzhou (Txina) hiriko Nazioarteko Argazkien Feriara gonbidatu zuten.

Artistak soinu-eszenatokiak harrapatzen ditu bere kamerarekin. Hala, bere argazkiak entzumenetik hartzen ditu, baina bere begiradak iltzaturik gelditzen dira. Beraz, bere lanetan argia eta soinua uztartzen dira eta emaitza espazio bizia da, moldagarria eta higikorra.

Contraluzek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button