ESZENA

XXXII. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian

Bihartik aurrera, eta lau asteburutan, euskarazko antzerkia izango da protagonista Azpeitiko XXXII. Euskal Antzerki Topaketetan. Ekimenaren barruan, bi estreinaldi antolatu dira beste dozena pasatxo lanekin batera.

Estreinaldiei dagokionez, Kamikaz Kolektiboa taldeak Euli Giro lana aurkeztuko du bihar bertan. Honetaz gain, Azpeitiko Lakrikun antzerki taldeak, Non gaude? lan berria taularatuko du, azaroaren 8an. Aurretik egin diren Greban gaude eta Prest gaude! obren trilogia osatuko du azken honek.

Baina badira beste lan asko. Haien artean aipagarriak dira Arrastoak lana eta egun hauetan Bilbon estreinatu den Arkimedesen printzipioa. Logela multimediak ere proposamena ekarriko du: Barbantxo.

Beste batzuk? Azaroaren 20an, osteguna, Miren Artetxe aktorearen Konpota lana ikusi ahal izango da Gaztetxean. Ostiralean, berriz, Metrokoadroka Kolektiboaren Zertarako Hegoak izango da toki berean. Eta igandean Higa taldearen Espazio hutsak izango da ikusgai.

Eta hauez eta beste guztiez gain, bigarrenez egingo dute Antzerki Eskolen Eguna. Azaroaren 2an, igandea, izango da 12:00etan plazan, eta Euskal Herriko hainbat txokotako antzerki eskoletako ikasleak elkartuko dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button