ESZENA

Tartean Teatroak “Bake Lehorra” ikuskizun berria estreinatuko du

Tartean Teatroak Bake Lehorra ikuskizun berria estreinatuko du gaur, maiatzaren 21ean (gazteleaniaz) eta maiatzaren 23an (euskaraz) Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan, 20:00etan hasita. Pieza Amorebieta-Etxanoko udalarekin koprodukzioan egiten den antzezlana da. 1872ko maiatzaren 24an karlistek eta liberalek sinatutako bake hitzarmena du abiapuntu baina Patxo Telleria egile eta zuzendariaren eskutik teatralizatua dago, historizismotik aldenduz. Antzezlanean Mikel Losada eta Aitor Fernandino arituko dira.

“Bake lehorra lanak XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezker-eskuma, liberalismo-integrismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismo-independentismoa… gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxira arte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen. Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea”.

Historia gogorarazteko ahalegina ere badago lanean: “Amorebietako Ituna, Bigarren Gerra Karlistan bakea ezartzeko ahalegin bat izan zen, gerra piztu eta hilabete gutxira. Itun horrekin ez zen inor kontent geratu, ez karlistak, ez liberalak. Aste batzuk geroago, alde biak gerran murgildu ziren berriro. Anaien arteko gerra, odoltsua, basatia, lau urtez luzatuko zena”.
Bake Lehorra lanak gertaera hori ekarriko du oholtzara modu berezi batean, erudiziotik eta historizismotik aldendu nahian, fokoa giza harremanetan eta alde emozionalean jarrita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button