ARTEA

JA! Umorezko Literatura eta Artearen Jaialdia

Gaur berton aurkeztu da Bilbon irailaren 28tik urriaren 9ra gauzatuko da JA! Umorezko Literatura eta Artearen Jaialdia. Literatura eta umorearen inguruan ardazten den programa 14 ekitaldik, 2 erakusketak, eta 2 lehiaketak osatuko dute.

Betiko lez, umorearen munduan jardun duen pertsonaia interesgarria bat izaten da jaialdiaren ardatz, eta horri sari berezia ematen zaio. Aurten edizioan, umorearen legenda den John Cleesek, Monty Phyton mitikoen kide ezagunenak BBK Ja! Bilbao 2016 Saria jasoko du. Saria emateko ekitaldia urriaren 8an izango da Campos Elíseos Antzokian, eta bertan Ruben Amonek elkarrizketa egingo dio John Cleesi ikus-entzuleen aurrean.

Goian aipaturiko saioaz gain honako hitzorduak nabarmendu daitezke: Elvira Lindok zuzentasun nekagarriari buruz Emakume desegokia bakarrizketa egingo du; bi idazle interesgarri bilduko dira jaialdian: Patricio Pron eta Adam Soboczynski bertutearen bizioaz aritzeko. Guillermo Altaresek, Brújula eleberriari esker azken Goncourt Saria irabazi duen Mathias Enard elkarrizketatuko du; Shakespeareren eta Cervantesen urtean, Francisco Ricok eta Luis Alberto de Cuencak Umorea Cervantesengan eta Shakespearengan gaia jorratuko dute; Umorearekin maletan izenburupean Rosa María Calafek eta Javier Revertek berba egingo dute; eta Pilar Adón, Jon Bilbao eta Sara Mesa, Umore maltzurra gaipean arotuko dira.

Nabarmengarriak ere badira Instrumental. Memorias de música, medicina y locura liburu bikaina idatzi duen James Rhodes idazlearekin izango den saioa. Mercedes Cebriánek elkarrizketatuko du eta Rhodesek kontzertu berezia eskainiko du.

Euskarak modu puntual bada ere bere txokoa izango du Kepa Junkeraren eta Miren Agur Meaberen Trikitixa eta poesixa saioaren barruan. Meabek bere poemarik umoretsuenak eta erotikoenak irakurriko ditu Junkerak pieza bereziak jotzen dituen bitartean.

Erakusketak ez dira faltako. Hala, Zabalgunea Eraikinean Max Panóptica 1973-2016 erakusketa bisitatu ahal izango da irailaren 28tik urriaren 23ra, eta  irailaren 29tik urriaren 8ra arte, BBK Aretoan, René Maltête argazkilari frantses bikainaren Humour ! egongo da ikusgai.

Hitzorduak, BBK Aretoan, Campos Elíseos Antzokian, Azkuna Zentroko Auditorioan, Zabalgunea Eraikinean, Bilboko Metroan eta Bidebarrietako liburutegian programatu dira

Horiek gauzatuko diren ordutegiak eta bestelako datuak, jaialdiaren webgune berrian topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button