Nontzeberri

XXVI. Film Laburren Lehiaketa abian da, Leioan

Leioan Film Laburren Lehiaketa abiarazi dute beste behin. Betiko lez, nahi duten guztiek parte har dezakete, bideo-zintak zuzeneko grabazioak edo animazio-lanak bidalita. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira eta gehienez 15 minutu iraun behar dute. DVD bakoitzean lanaren izenburua agertu behar da. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, bakoitza DVD batean aurkeztu beharko da.

Lehiaketak ezarritako sariak honakoak dituzue: lehen saria 1.000 euro eta diploma. Beste horrenbeste euskarazko lanik onenarentzat. Bigarren saria 700 euro eta diploma. Eta azkenik, herriko egileen artean lanik onena, 400 euro eta diploma.

Oinarri guztiak hemen ikusi ahal dituzue.

Exit mobile version