MUSIKA

XXL taldeak lan berria argitaratu du, 20 urte eta gero

Mungiako XXL hardcore melodikoa jorratzen duen banda da. Hirukoteak bi disko argitaratu zituen 1990eko hamarkadan. Bada, orain, 19 urte eta gero, Borderline  izeneko EPa plazaratu du, zeinak Kaliforniako hardcore melodikotik edaten duten bost kantu biltzen dituen.

Mungiarrek abuztuaren 24an aurkeztuko dute grabazio berri hori Bilboko Kafe Antzokian, Aste Nagusiko egitarauaren baitan, herrikide dituzten Lukiek taldearekin batera.

XXL Mungiako skate zaleen artetik jaiotako taldea da, eta 1990eko urteetan bi disko plazaratu zituen: Day By Day (1996) eta Bingo (1999). Hala, taldeak Bad Religion, NOFX, Lagwagon, Pennywise edo Not Fun At All bezalako taldeak erreferente bihurtu eta ibilbide azpimarragarria egin zuen, batez ere skate giroetan.

Orain, taldea buelta da, eta zenbait kontzertu eman ostean, Borderline izenburuko EPa argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button