ESZENA

XXIII. Poltsiko Antzerki Jaialdia Donostian

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sortu den Poltsiko Sorkuntza programaren aurtengo edizioaren irabazlea Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko ikasle taldearen Markesa Loukost lana izan da.
Absurdoaren antzerkiaren barruan koka daitekeen proiektu honetan parte-hartze duten aktoreak hauek dira: Maite Aizpurua, Xabier Terrones, Aitor Agiriano, Elena Rodriguez, Irene Alkiza, Maite Rodríguez, Jugatx Mirasolain eta Chiuzo Hayz.

Obra honetan hauxe kontatzen da: Markesak Farington Lord-aren etorreraren berri izan du bere bizitza handiustearen krisi momentu okerrenean. Sosik gabe, jauregia hutsik eta inora joan ezin dutelako bertan geratu diren giltzari, atezain eta jauregiko koru bitxiaz lagunduta, markesa Lord-aren harrera festa prestatzen hasiko da. Baina nola liteke hori posible dekadentziaren hurrenean dagoen jauregi batean? Nola mantendu Markesak irudia?

Lan hau asteazken honetan, maiatzak 14, ikusi ahalko duzue Donostiako Doka Kafe Antzokian, 20:00etan, eta bihar Donostiako Via Foran, ordu berean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button