ARTEA

XXIII. Nazioarteko Argazki Mostra, Zarautzen

Zarautzeko Sanz-Enean XXIII. Nazioarteko Argazki Mostra abiatu dute bertoko Argazkizale Elkartearen laguntzarekin. Goyo Hueso, Jean-Marc Lailheughe, Jesus Maria Zabalza eta Maria Jesus Velasco argazkilarien lanak ikus ahalko dira, abenduaren 13a arte.

Zarautzeko Argazkizale elkartea 1993an hasi zen Nazioarteko Mostra antolatzen, eta aurtengoa XXIII. edizioa izango da. Urtero argazkigintzaren munduan ibilbide aipagarria izan duten artistak gonbidatzen dituzte, eta aurten ez da gutxiagorako izango, izan ere, aparteko lau argazkilariren lanak erakutsiko dira: Goyo Hueso Sanjuan, Jean-Marc Lailheugue, Maria Jesus Velasco eta Jesus Maria Zabalza.

Goyo Hueso Sanjuan Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan diplomaduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) da eta Ohorezko presidentea Agrupación Fotográfica y Cinematográfica de Navarra izeneko elkartean. 1963an hasi zen argazkigintzaren munduan elkarte horrekin eta  harrezkero ez du bide hori abandonatu.

Jean-Marc Lailheugue argazkilari profesional bat da, jatorriz Euskal Herrikoa (Baionakoa) eta Parisen bizi dena. Jean-Marc Lailheugue-k aurkezten duen lana berak Europa, Ameriketako Estatu Batuak eta Indonesian burututako bidaietan egindako argazki pertsonalen selekzio bat da.

Jesus Maria Zabalzak paisaiak eta formak harrapatzen ditu: “Paisaia honetan barrena paseatzea beste mundu batekin amets egitea da, esperientzia apartak bizi izatea. Oso da atsegina denborak berak eta indar naturalek ehunka eta ehunka urteetako lan motelaren ondoren zizelkatu dituzten forma, figura eta kolore izugarriak deskubritzea”.

Azkenik, Maria Jesus Velascok Panópticos izeneko saila aurkeztuko du. Dagoeneko desagertuta dagoen Carabanchel kartzelaren aurrietako argazkiak abiapuntu harturik, kontrolaren eta diziplinaren espazioetarantz eramaten gaitu. “Horma luzeak, amaierarik gabeko pasilloak, izugarrizko galeriak burdin hesiz eta sarrailez josiak,….”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button