LITERATURA

XXIII. “Ernestina de Champourcin” poesia lehiaketa

Arabako Foru Aldundiak XXIII. “Ernestina de Champourcin” poesia lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke, eta 2.000 €ko saria daude modalitate bakoitzerako.

Aurkeztu beharreko lanen luzera gutxienez 500 bertsokoa izango da, eta gehienez 700ekoa. Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira. Horiekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, ondoko datuak jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoa; gutun-azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko dira.
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatuko dira lanok (Probintzia plaza 5, 3. 01001 Vitoria-Gasteiz). Gutun-azalaren kanpoaldean Ernestina Champourcin Poesia Lehiaketa adierazi beharko da.

Epea irailaren 6an amaituko da.

Xehetasun guzti-guztiak hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button