IKUS-ENTZUN

XXI. mendeko zinea aztergai Leioan

Gaur hasi, uztailak 13, eta uztailaren 20ra bitarte, XXI. mendeko zinea. Herentziak eta influentziak izenburuko ikastaroa egingo dute Leioako UPV/EHU Campusean, Bizbak udako ikastaroen baitan.

Enrique Urbizu, Borja Cobeaga Borja Crespo eta Kepa Sojo zine zuzendari euskaldunak izango dira ikastaro teoriko eta praktiko honen irakasleetariko batzuk.

Hala, Urbizuk Espainian egun egiten den zinea izango du hizpide, batez ere, estatuan egin den zine berriena jorratuko du. Cobeagak, berriz, screw-ball generoko komedia garaikideen egoera aztertuko du. Crespok, halaber, ilustrazioaren esparrutik etorri diren filmen inguruan arituko da, eta Sojok, bestalde, Europan filmatu diren azken lanak eta XXI. mendeko western generoa landuko ditu.

Horiez gain, Rocio De las Muñecas UPV/EHUko ikertzaileak telesailen inguruan hitz egingo du eta telesail horiek eskuratzeko daude bide berriak ere aipatuko ditu. Azkenik, Juan Flahn zinegile eta nobelistak ikus-entzunezko produkzio undergrounda edo bazterrekoaz arituko da, alegia, 60ko eta 70eko hamarkadako zien alternatiboak oraingo produkzioan duen eraginaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button