ARTEA

XXI. mendeko euskaldunak

London Basque Society elkarteak lagunduta inauguratuko dute larunbatean XXI. mendeko euskaldunak erakusketa, Oxford Gallery aretoan. Berango herriko Endika eta Ander Basaguren anaiak eta Amaia Hormaetxea bilbotarra dira erakusketan biltzen diren argazkien egileak. Euskal arketipo tipikoak bildu dituzte irudietan -sardinera, aizkolaria, harrijasotzailea, Olentzero, Gargantua… baina beti ere modernitate eta ironia puntu batekin. Egileek zabaldu nahi duten mezua zera da, gizarteak aurrera egiten duela, eta gure ohitura eta tradizioek ere eboluzionatu egin behar dutela, galdu ordez.

Erakusketa abendu bukaera arte izango da ikusgai Oxford Gallery aretoan. Ondoren, Bartzelonan izango da urtarrilean eta otsailean. Egileek euskal Diasporak indarra duen lekuetara eraman nahi dute erakusketa.

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button