LITERATURA

“XXI. Mendeko Emakume Idazleak” topaketa gaur berton, Bilbon

Bidebarrieta Kulturguneak emakume idazle garaikideei buruzko XXI. mendeko Emakume Idazleak topaketa antolatu gaur,azaroaren 28an. Hitzordu berri honek Elvira Lindo idazle andaluziarra jasoko du, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Emakume idazleengan zentraturiko XXI. mendeko Emakume Idazleak saioetan Dolores Redondo, Eva Garcia Saenz de Urturi, Maria Oruña, Almudena Grandes, Alicia Gimenez, Najat El Hachmi eta Karmele Jaio izan dira, besteak beste.

Gaurko saioan, 30 maneras de quitarse el sombrero (Seix Barral) lanaren egilea den Elvira Lindo izango da gonbidatua. Bere lana “gizonezkoen kanonetik aparte aurrera eraman duten emakume sortzaileen lana eta bizi izan ziren garaia aztertzen duten 29 saiakeraren bilduma da. Emakume idazleek, margolariek, argazkilariek eta hainbat diziplinatako sortzaileek euren eredua jarraitu dute, euren iritziak adieraziz eta munduari buruz duten ikuspegi berezia euren garaiko kultur debatera eramanez. Historian zehar asko izan dira gehien bat gizonezkoen esku zegoen komunitate intelektualetik urrunduta izan dituen gizarte arloko inposizioaren kapela kendu behar izan duten emakumeak.”

Elvira Lindo (Cadiz, 1962) 1994an, eta 1998an Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala lortu zuen. El otro barrio (1998), Algo más inesperado que la muerte (2003), Lo que me queda por vivir (2010), Lugares que no quiero compartir con nadie (2011) eta Noches sin dormir (2015) eleberriak argitaratu ditu. El Pais egunkarian aritzen da idazle.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button