LITERATURA

“XXI. Mendeko Emakume Idazleak” saioa, gaur Bilbon

Bidebarrieta Kulturguneak Alicia Gimenez Bartlett idazlearekin topaketa jasoko du gau berton, 19:30etik aurrera, XXI. Mendeko Emakume Idazleak programaren barruan. Orain arte Dolores Redondo, Eva García Saenz de Urturi, María Oruña eta Almudena Grandes idazleek hartu dute parte topaketetan.

Hitzordu honen protagonista, Mi querido asesino en serie (Destino) azken eleberria aurkeztuko duen Alicia Gimenez Bartlett idazlea izango da.
Alicia Giménez Bartlettek (Almansa, 1951) Filologia Espainiarra ikasi zuen Valentziako Unibertsitatean, eta Literatura Espainiarrean doktoratu zen Bartzelonako Unibertsitatean, La narrativa de Gonzalo Torrente Ballester izeneko tesiarekin. Una habitación ajena (1997) lanarekin bere ibilbideko lehenengo literatur saria lortu zuen: Emakumeen Lumen Saria. Laurogeita hamarreko hamarkadan Petra Delicado pertsonaia sortu zuen, orain arte bildumako bederatzi ale eta telebistako serie bat eragin dituen inspektore ezaguna. Lan horiek hainbat hizkuntzara itzuli dira, eta arrakasta handia dute Italian edo Alemanian, besteak beste. Saiakera ere landu du, El misterio de los sexos eta La deuda de Eva lanetan. 2011n, Nadal Saria lortu zuen Donde nadie te encuentre lanari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button