LITERATURA

“XXI. Mendeko Emakume Idazleak” programaren barruan, Katixa Agirre protagonista

Bilboko Bidebarrietako Liburutegian XXI. mendeko Emakume Idazleak programako beste topaketa bat izango da ostegun honetan, urriaren 3an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Ekimenean narratiba garaikideko emakume egileak izaten dira protagonista,eta oraingo honetan Katixa Agirre euskal idazlea bertaratuko da.

Katixa Agirre doktore da Ikus-entzunezko Komunikazioan eta irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazle bezala hainbat lan interesgarri plazaratu ditu, eta ahal, bereak dira Sua falta zaigu (2007) Habitat (2009) eta Atertu arte Itxaron? (2015). Joan den urtean, Amek ez dute eleberria argitaratu zuen, non amatasunari eta sorkuntzari buruzko gogoeta plazaratu zuen, eta arrakasta itzela izan du obra horrek. Elkar argitaletxeak berak honako datuak eman ditu obra horri buruz: “Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.”
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai sariari esker idatzi zuen aipaturiko lana. Gainera, Katixa Agirrek Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXII. edizioaren irabazlea ere izan zen, eta 111 Akademiaren Saria jaso zuen Atertu arte itxaron eleberriagatik.

Kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak aurkezten duen XXI. mendeko Emakume Idazleak ziklotik Dolores Redondo, Eva Garcia Saenz de Urturi, Maria Oruña, Almudena Grandes, Alicia Gimenez, Clara Uson, Elvira Lindo, Najat El Hachmi, Karmele Jaio, Maria Sanchez eta Rosa Ribas idazleak iragan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button