LITERATURA

“XXI. Mendeko Emakume Idazleak” programa, Bilbon

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak emakume idazle garaikideei eskainiko die XXI. mendeko Emakume Idazleak izeneko programa. Bihar bertan, irailaren 12an, abiatuko da berriz, Rosa Ribas idazlearekin. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko du.

Orain arte, XXI. Mendeko Emakume Idazleak zikloak literatura garaikideko hainbat emakume egile bildu ditu, tartean, Dolores Redondo, Eva Garcia Saenz de Urturi, Maria Oruña, Almudena Grandes, Alicia Gimenez, Clara Uson, Elvira Lindo, Najat El Hachmi, Karmele Jaio eta Maria Sanchez.

Biharko saioan, noir estiloko Rosa Ribas idazlea eta Un asunto demasiado familiar bere eleberria protagonista izango dira. Lana honetan datza: “Mateo Hernandezen detektibe agentziaren egoitza Bartzelonako Sant Andreu auzo ezaguneko kale nagusietako batean dago. Mateorekin batera, Marc eta Amalia seme-alabek eta gai ilunenez arduratzen den Ayala laguntzaileak egiten dute lan. Horrez gain, batzuetan, modu berezian, Lolak, Mateoren emazteak, ere hartzen du parte. Kasuei buruz dituen intuizioak ustekabean zuzenak izan ohi dira. Duela hilabete gutxi arte Nora, bikotearen alaba nagusia ere, taldeko kide zen, baina une honetan inork ez daki non dagoen”

Rosa Ribasek (El Prat de Llobregat, 1963) Filosofia Hispaniarra ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. El pintor de Flandes, La detective miope eta Miss Fifty eleberriak plazaratu ditu. Sabine Hofmann-ekin batera, Don de lenguas eta El gran frío polizia eleberriak argitaratu ditu, hainbat hizkuntzatara arrakasta handiz itzulitako lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu