MUSIKA

The XX taldeak “Night + Day Bilbao” egitaraua ondu du

Bilbao BBK Live jaialdiak hainbat emanaldi ondu ditu Bilboko erdigunean. Hala, ohiko Hirian eta Bilbao BBK Live Bereziak ekimenez gainera, aurten nobedade bat gehitu dute: “Night +Day, musikaz, zinemaz, irratiaz eta afterpartiez betetako astebete The XX-en eskutik, uztailaren 6tik 11ra”.

Hala, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, “The XX taldeak musikaz, zinemaz, irratiz eta jaiz betetako astea antolatu du uztailaren 6tik 11ra bitartean Zinegoak Jaialdiarekin elkarlanean eta artista hauek tarteko direla: Jamie XX, John Talabot, Honey Dijon, Peggy Gou, Jayda G, Joy Orbison b2b Jon Rust, Lorenzo Senni eta Smerz”.

Hauexek dira egitarauaren baitan ondutako jarduerak: Night + Day Radio, Night + Day Cinema, Zinegoak jaialdiaren lankidetzan eta Jamie XX, Bilboko Guggenheim Museoan.

Night + Day Cinema uztailaren 7tik 9ra izango da, Bilborocken. Night + Day Radio ekimenaren saioak egunero egingo dira, www.thexxnightandday.com webgunearen bidez.

Azkenik, uztailak 11, Jamie XX musikariak ekitaldi berezi bat emango du Bilboko Guggenheim Museoan. Kartel osoa The XX taldeak ondu du. Bertan izango dira Jamie eta berarekin batera ondokoak: John Talabot, Honey Dijon, Peggy Gou, Jayda G, Joy Orbison b2b Jon Rust, Lorenzo Senni (zuzenean) eta Smerz (zuzenean) bi agertokitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button