IKUS-ENTZUN

The XX taldeak eta Zinegoakek gazteentzako zine egitaraua ondu dute

Uztailaren 7, 8 eta 9an, Bilborock aretoak lau zine emanaldi eta kontzertu bat hartuko ditu The XX talde britainiarrak ondu duen diziplina anitzeko Night and Day egitarauaren baitan. Zine zikloa BBKLive jaialdiaren baitan egin da, Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin lankidetzan.

“Izan genezakeen bazkiderik onena izan dugu Night + Day Bilbao jaialdirako filmak hautatzeko orduan. Zinegoakek zine jaialdia antolatzen du neguan, eta LGTBQ zinerik onena ekartzen du Bilbora”, esan dute The XX taldeko kideek.

Hala, zikloan, fikzioko hiru film luze, dokumental bat eta bi film labur pantailaratuko dira. Film luzeak hauexek izango dira: Beach Rats (Eliza Hittman); Coby (Christian Sonderegger); Postcards from London (Steve McLean); Girlhood (Céline Sciamma). Horiekin batera, bi labur aurkeztuko dira: Hardingand his camera (Rob Eagle) eta Mai (Marta Gonzálezena).

Egunak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak: zinegoak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button