MUSIKA

XVIII. Musikaldia Eibarren

Urriaren 26tik azaroaren 5era bitartean luzatuko da aurten XVIII. Musikaldia Eibarren. Talde ezberdina, eta orkestra ezberdinak; hiru instituzio musikal euskaldun Musikene, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bayonne Côte Basque Orkestra Erregionala osatzen duten Kammerphilharmoniaren emanaldia aipatzekoa da.
Bulgariatik Choir Rodina dator urriaren 26an. 40 kantautorez dago osaturik abesbatza, eta medikuen abesbatza bakarra da Bulgarian (medikuak, dentistak, erizainak, botikariak…)
Suitzako Ensemble Vocal Callirhoé 28an arituko da. Esperientziadun abeslariek osatzen dute 2005ean sortu zen talde bokal hau, ahots berdintsuenentzako paisaia korala aurkitzeko ikusminez, eta errepertorio berriak sortzeko musikagileen interesa sustatu asmoz.

Urriaren 30ean, Kammerphilharmonia arituko da. Hau hemengoa da eta izaera profesionala duen Euskal Herriko lehenengo kamera orkestra da.
Urriaren 31an, gazteen txanda izango da Coro Peques del Leon de Oro (Asturias). Hamaika eta hamazazpi urte bitarteko 40 ahots zurik osatzen dute abesbatza, aro zein estilo ugaritako obrak interpretatzen
ditu eta arreta berezia eskaintzen dio garaiko herri musikari.
Cantemus Children's Choir, Hungariatik dator. 1975etik, abesbatzak obrarik onenak txertatu ditu bere bilduman esaterako, Gregorianoa, Erromantizismoa eta garaiko obrak. Azaroaren 2an arituko da.
Amaitzeko, azaroaren 5ean, Jose Ramon Orozcori omenaldia egingo zaio.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button