LITERATURA

XVI. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XVI. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka sortu du idazle berrientzat. Bekak, 6.000 euroko diru-laguntza izango du.

Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak.

Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea.

Parte-hartzaile bakoitzak, lau kopia eta bere benetako izena agerian jarri gabe, ondorengo agiriak aurkeztu behar ditu bere proiektuarekin batera: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab; Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; Gutunazal itxia (ale bakarra), kanpoko aldean idazlanaren izenburua izango duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Proiektuak, 2013ko ekainaren 30a arte bidal litezke helbide honetara: kultura@beasain.net

Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Xabier Etxeberriak osatutako epaimahaiak proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2013ko irailaren 10a baino lehen.

Bekako diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu bezain laster jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan, lehen erdia jasotzen duenetik urtebetera hain zuzen ere.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua Beasaingo Udalari helarazteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button