Nontzeberri

XV. Dantza Zirkuituaren proposamenak Hernanira eta Bergarara helduko dira bihar

Bihar, azaroak 9, Dantzaz eta Paraiso Antzerkia konpainiek haurrentzako Ehuna koreografia eroango dute Hernanira. Bestalde, Uniqart Dance Companyk Le Spectre de la Rose 1911. urtean estreinatutako izen bereko obraren berrinterpretazioa eroango du Bergarara.

Ehuna lanaren planteamendua airearekin eta gorputzarekin mugimendua sortzea da, “ehunaren dantza egiteko”. Espazioan oihal handi bat dago eta bertan gorputz jostalariek dantza egiten dute, gorputzak eta aireak sortzen duten mundu poetiko eta sentikorrean ikusle txikiak murgiltzeko. Dantzaz taldea Adriana Pousek zuzentzen du eta nazioartean ospetsuak diren koreografoekin lan egiten du. Paraiso Antzerkia duela makina bat urte martxan jarri zen proiektua da. Konpainia horrek antzerkia, haurtzaroa eta hezkuntza artistikoa uztartzen ditu bere proposamen eszenografikoatan.

Iker Murillo, Marsha Rodriguez eta Vitali Safronkine Béjart Ballet Lausanne-ko dantzariek sortu duten Le Spectre de la Rose lanean ametsak zatitzen dituzte, “ametsak gure une zoriontsu edo tristeen memoriako zatiak dira, norberak bere ilusio-mundua sortzen duen tokia.
Lehen antzezpenetik mende bat igaro ondoren, ikusleak haur baten uda gauetako ametsetara gonbidatuak izango dira behin dantzan bildu zen arrosaren oroipenak gogoraraziz; “abangoardia eta erromantizismoaren fusio bat”.

Ehuna, Biteri Kultur Etxean (Hernani) izango da 11:00etan eta 12:30ean, eta Le Spectre de La Rose, Seminarixoan (Bergara) 19:00etan.

Xehetasun guztiak Dantza Zirkuituaren webgunean dituzue.

Exit mobile version