ESZENA

“Animalien ihauteria” Baionan eta Donostian

ZTK Elkarteak Animalien ihauteria ikusgarri berria aurkeztuko du Baionako Antzokian irailaren 14an, eta  Donostian, Victoria Eugenia antzokian, irailaren 15ean.

Paxkal Indok zuzenduriko lan honek Camille Saint-Saëns-en Le Carnaval des Animaux lanean du oinarria, baina orain euskaraz eta hemengo inauterietan kokatzen da ikusgarria, izan ere, Camille Saint Saëns-en animaliak Euskal Herrira etorriko dira inauteriak ospatzera, eta hemengo mozorroak eta pertsonaiak ezagutuko dituzte.

Ikuskizun handi honetan partaide asko daude, hala nola, Amaia Hennebutte-Millard irakurlea, Katia eta Marielle Labèque pianista joleak, eta gero musikari asko ere bai, Oreka TX-eko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoako musikariak: Ortzi Oihartzabal, Itziar Prieto, Delphine Dupuy, Jon Larraz, Arkadius Maciesjski, Bruno Claverie, Stéphane Langlois.

Informazioa ZTK Elkartearen webgunean eskuratu ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button