LITERATURA

XIX. mendeko emakume idazle iparramerikarrak

Iurretan, emakumeei eta literaturari buruzko tailerra abiatuko da urtarrilaren 12tik maiatzaren 18ra bitarteko astearteetan, XIX. mendeko emakume idazle iparramerikarrak izenburupean.

Josune Muñozek emango duen tailerrean, garai hartan Ipar Amerikan zeuden kultura indigena, anglosaxoia eta afroamerikarraren literatura-lan esanguratsuenak aztertuko dira.
Tailer honetan zehar, Emakume indiarrak: Pocahontas-etik (1607) Louise Erdrich-era; Emakume europarren helduera; Emakume afroamerikarrak eta esklabotasunaren literatura; Mugimendu abolizionista: La cabaña del tío Tom; Emily Dickinson idazlearen poemagintza edo New Woman: emakumezko literatur eredu berriak izeneko gaiak tratatuko dira, besteak beste.

Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta horretarako, parte-hartzaileak asteartero elkartuko dira irakurriko diren lanei buruz mintzatzeko. Lan-material batzuk banatuko dira tailerraren hasieran.

Tailerra doakoa da, eta  saioak gaztelaniaz izango dira Iurretako Liburutegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button